Begoña Foruriak berriki 2014ko Antzerkizale Saria jaso du Bilbon euskarazko antzerkia sustatzen egindako lanagatik. Kriselu antzerki taldea sortu zuen 60ko hamarkadan. Bertolt Brecht, Ugo Betti eta Ricard Salvaten lanak zuzendu zituen euskaraz, Ez Dok Amairu taldekoen gertukoa, Ama Lur pelikula filmatzeko dirua biltzen ibilia, irakaskuntza metodo berrien bultzatzailea…ibilbide oparoa izandakoa. Gaur egun Bartzelonan bizi bada ere ez du baztertzen Euskal Herrira itzultzea. Berarekin hitz egin dugu.