Eusko Jaurlaritzak diru laguntzak banatzeko irizpide aldaketak eragin egin die euskarazko hedabideei. Batzuek diru gehiago eta beste batzuek aldiz gutxiago jasoko dute. Berria egunkariari esaterako, 14 murriztu dio laguntza. Hori salatzeko eta babesa eskatzeko, sinadura bilketa bat martxan jarri dute. Honen inguruan, Berria taldean kontseilari ordezakaria den Iban Arregirekin hitz egin dugu.