Zientzia naturari gailentzen ari ote zaio? Ala interes ekonomikoak pertsonen ongizateari? Gogoeta horien jiran bi gai ekarri ditugu gaurko tertuliara Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin. Batetik, obuluak izoztu, horrela ama beranduago izan eta urte emankorrenak enpresari eskaintzeko Apple edota Facebookek martxan jarri duten ekimena. Eta bestetik, Kutxak gaur egingo duen batzar orokorra eta hainbat eragilek deitu duten protesta pribatizazioaren aurka. Horretarako, protestetan parte hartzen ari den EH Bilduko Jone Etxeberriarekin hitz egin dugu.