Beldurrezko eta fantasiazko zinema askotan azalekotzat jo izan bada ere kritika sozial indartsua duen generoa da. Zinema mota honen jatorrira begira jarri gara Gaizka Izagirre adituarekin, ondoren, egunotan Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak ekarriko duenari erreparatzeko. Pelikula eskaintzaz gain, kaleko eta zinema aretoetako giroa nabarmendu dizkigu Izagirrek.