Bizi! eta CADE mugimenduek deituta, elkarretaratzea izango da gaur iluntzean Baionako suprefekturaren egoiza aurrean Okzitaniako gazte ekologista baten heriotza salatzeko. Poliziarekin istiluak izan zituzten milaka manifestarik igandean, Testeteko (Okzitania) paduran urtegi bat eraikitzearen aurka antolatutako protestan. Bertan, 21 urteko gazte bat hil zen poliziak jaurtitako gasaren ondorioz, lekukoek adierazi dutenez. Heriotza honen inguruan solastu dugu gaur, Kalegorrian saioan, Bizi! mugimenduko Mattin Ihidoperekin.