Berria egunkarirako Arnaldo Otegiri elkarrizketa egin dion Iñaki Petxarroman berarekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin elkarrizketari begira jarri gara lehenik. Ondoren, Gipuzkoako errefus geldotuaren biltegia Zestoako Osinbeltz harrobian ezartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak hartutako erabakiari erreparatu diogu. Eta azkenik, AHTren obrak eta Hernialdeko zuloa ere hartu ditugu hizpide.