Parisko Dei Auzitegiak gaur erabakiko du Ibon Fernandez Iradi euskal preso politikoa aske utzi ala ez. Esklerosi anizkoitza du presoak eta tratamendu berezitua beharrezkoa du. Espetxea horretarako gune desegokia dela agerian utzi dute hainbat mediku eta adituk. Fernandez Iradi berak esana da bere burua “hiltzen” ikusi duela. Lur Etxeberria Iradi lehengusuarekin hitz egin dugu, EH Bilduko legebiltzarkide ere bada Etxeberria.