Ziburuko ikastolaren egoerari begira jarrita hasi dugu tertulia baina segidan gatazka politikoaren ondorioei erreparatu diegu, bereziki, Ibon Fernandez Iradiren egoera eta Parisko Dei Auzitegiak hartuko duen erabakia izan dugu hizpide. Baionako adierazpenaren garrantziaz ere solastu dugu eta Arnaldo Otegiren elkarrizketaren harira galdera hau luzatu dugu airera: gatazkaren ondorioek ala burujabetza prozesuak du orain lehentasuna?  Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gotzon Barandiaran idazlearekin hitz egin dugu.