Cementos Rezola lantegiko etxe zaharra okupatu zuten atzo Añorgako hainbat bizilagunek. Etxebizitzaren gaia pil-pilean dabil Añorgan azkenaldian, eta horren erakusle da orain gutxi sortutako “Etxi gabe” mugimendua, añorgatarrek Añorgan bizitzeko duten eskubidea aldarrikatu asmoz sortua. Aldarrikapen horren baitan kokatzen da hain zuzen, atzoko okupazioa. Gaur goizean ordea, polizia eraikinera bertaratu da eta desalojo mehatxua gaur bertan gauzatu zitekeela ikusirik, azkeneran etxetik irtetea erabaki dute. Guk, Kalegorrian saioan, Mikel Esnaola gaztearekin hitz egin du. Okupazioan parte hartu du berak.