Lehenik eta behin, Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillosi esker, Tolosa aldeko kontuen berri jaso dugu. Ondoren, Euskal Herriko Bilgune Feministako Saioa Iraolarekin joan den asteko Bilgune Kontarin landutako gai nabarmenen errepasoa egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Añorgako Cementos Rezola lantegi zaharreko etxebizitza okupatu dutenetako kide batei, Joni, egin diogu. Ondoren, euskal antzerkigintzaren tartean sartu gara, eta EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko koordinatzaile Itziar Eliasekin eta Aitor Bengoetxearekin hitz egin dugu. Amaitzeko, Zabaldi elkarteko Maider Sukunzarekin egon gara, elkarteak antolatu duen XVIII. Elkartasun Astearen inguruan.