Ziburuko ikastolan dira bertako 13 haurrak, Herriko Etxeak argindarra kendu badie ere. Pasa den astean, gainera, Guy Poulou alkateak eguneko isuna 400 eurora igotzeko eskatu zuen eta polizia bidaltzeko prest zela ere adierazi zuen. Momentuz, argindarrik gabe baina ikastolan dira eta gurasoek argi dute bertan jarraituko dutela. Bertako kontakizuna egin digu Idoia Eraso kazeta.info-ko kazetariak.