rosa luena Behobia-Donostia lasterketa 25 aldiz segidan egin eta bukatu duen emakume korrikalari bakarra da Rosa Luena. Igandean omenduko dute Donostian lasterketa herrikoiak 50 urte bete dituen honetan. Gustora agertu zaigu Luena omenaldiarekin nahiz eta ez zuen espero, eta aitortu digu bera “bat gehiago” izango dela igandean. Emakumeen parte hartzea hareagotzen ari dela eta pozik agertu da eta aitortu digu berarentzat korri egitea “psikologo onena dela”. Bejondeizula!