Heriotzari ihes eginez bizitzak ihes egiten al digu? Horixe, besteak beste, egin dugun hausnarketa gaurko tertulian Grazi Etchebehere erizainarekin eta Markel Ormazabal soziologoarekin. Azaroaren 1eko hilerrietako erromesaldia aipatu dugu, heriotzaren inguruan dagoen hipokresia baina baita beldurra ere. AEBetatik iritsi den albiste bati ere erreparatu diogu: minbizia duen 29 urteko emakume batek internetez iragarri du noiz egingo duen bere buruaz beste.