tabletTabletek eskuliburuak ordezkatu behar al dituzte? Zein leku izan behar dute IKTek edo teknologi berriek hezkuntzan? Zein dira abantailak eta jarri behar al dira mugak? Horiei, besteak beste, erantzuna emango diete bihar hainbat adituk Donostiako San Telmo museoan antolatu diren Euskarabildua jardunaldietan. Iametzak, Argiak eta Ametzagaiña taldeak antolatu dituzte, egun osokoak izango dira eta doakoak. Eli Pombo Iametzako kudeatzaileak eta Maite Goñi Mondragon unibertsitateko irakasleak eman dizkigute xehetasunak.