Kolore laranja izanen da bihar nagusi Iruñeako karriketan. Manifestazioa egingo da Antoniutitik (17:30)  ”Laranjaz blaitu” lelopean, Madrilen epaituak izaten ari diren 28 gazteen absoluzioa eskatzeko eta  jardun politikoagatik inor gehiago atxilotu edo espetxeratua izan ez dadin aldarrikatzeko. Ez da ohiko manifestazio bat izanen baina. Gainera, manifestazioan ahotsa.infok egindako dokumentala eskuratzeko aukera ere izango da, Loiolako Askegunea abiapuntu askegune eta herriharresien hausnarketa egiten da bertan hainbat elkarrizketen bidez. Maider Caminos Laranjaz blaitu kide  eta ahotsa.info Pitu elkarrizketatu ditugu.