Martin Aranburu politologoak urteak daramatza Katalunian bizitzen eta beraz, berak ere eman zuen botoa atzokoan. Egun polita eta hunkigarria izan zela adierazi digu eta gako nagusiak Espainian baino atzerrian topatu behar direla. Etorkizuneko balizko negoziaketak nazioarteari begirakoak izango direla adierazi digu, besteak beste.