Aurreko ostiralean, ehun suhiltzailek baino gehiagok elkarretaratzea egin zuten Iruñeako Udaletxeko plazan, “Zerbitzu publiko eta kalitatezko baten alde” lelopean. Suhiltzaileek salatzen dutenaren arabera, langileak falta dira eta horrek ondorio larriak izan ditzake bai suhiltzaileengan eta baita nafarrengan ere. Horretaz guztiaz solastu dugu, Jokin Esparza suhiltzaile nafarrarekin.