Miarritzen, bihartik igandera bitarte 9. Lurrama azoka eginen da Irati aretoan. Aurten Savoia izango da herrialde gonbidatua eta handik 50 nekazari inguru etorriko dira, baita Valentin Beauval agronomoa ere. Lurramako laguntzaile den Patxi Tikoipek eman dizkigu xehetasunak.