Larunbatean Baionan jokatuko den Xilaba txapelketako finalari begira jarri gara sei finalistekin;  Sustrai Colina, Eneritz Zabaleta, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, eta Xumai Muruarekin. Orain artean egindakoaz galdetu diegu baita larunbateko aurreikuspenez ere. Aurtengo sorpresa zein izan den galdetzean guztiak bat etorri dira Ramuntxo nabarmentzean, baita Xilabak Ipar Euskal Herriko euskaldunentzat duen garrantzia azpimarratzean ere.