Kortatu, Delirium Tremens, Negu Gorriak, Joxe Ripiau eta Sagarroi taldeetan parte hartu ostean Lurra proiektuan buru belarri eta gustora dabil Iñigo Muguruza. Taldeak kaleratu berri duen “Akatsa sisteman” disko akustikora gerturatu gara berarekin, Ane Garcia taldekidea lo zegoen bitartean. Berarekin ere egina genuen hitzordua baina antza, Gasteizko ostegunek irabazi digute.