Trebiñuko konderria Araban sartzeari buruzko lege proposamena eztabaidatuko dute gaur Espainiako Kongresuan eta proposamen hori babestera Gasteizeko Legebiltzarreko ordezkaritza bat (EAJ, EH Bildu eta PSE alderdietako ordezkari bana eta Bakartxo Tejeria, legebiltzarreko presidentea) Madrilera joango da gaur. Hain zuzen, Trebiñuko bizilagunen aldarria defendatzera Madrilera joan den euskal ordezkaritzaren parte da Belen Arrondo, EH Bilduko parlamentaria. Kongresura bidean zela egin diogu elkarrizketa.