Aurten Durangoko Plateruena kafe antzokiak 10 urte bete ditu. Urte osoan zehar hainbat ekimen antolatu dituzte nahiz eta egun handiean urriaren 31an ospatu zuten. Proiektuak urteetan iraun dezan ordea, kanpaina ekonomikoa martxan jarri dute, “ekarpen kanpaina” deitu diotena. Durangoko azokari begira dituzten bi sorpresak ere aurreratu dizkigu bertako zuzendari Beñat Gaztelurrutiak: batetik, abenduaren 6rako ikuskizun berezia prestatu dute eta bestetik, Katamalok bertan eskaini zuen zuzeneko kontzertuaren diskoa kaleratuko dute.