Joan den astean bi gazte azpeitiarrekin aritu ostean, gaurkoan beste azpeitiar bat batu zaigu Gureaz Blaira: Naroa Odriozola. Berak ‘Azpeitiko batxilergoko gazteen herriko hizkuntzekiko lotura afektiboa eta hizkuntza horien arteko erabilera: azpeitiarra, euskara batua, gaztelania lana aurkeztu du master amaierako proiektu gisa’ eta horren inguruan hitz egin digu. Horrez gain, UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko Miren Segurolaren iritzia jaso dugu, Berako liburuzain lanpostuaren deialdia errepikatu beharraz; eta, Maite Goñi irakaslearen aldetik www.susa-literatura.com atariaren inguruko gomendioa jaso dugu.