la fotoJoana Aurrekoetxea Euskal Herriko Bilgune Feministako kidea da eta orain urtebete Ipar Kurdistanen egon zen hango errealitatea bertatik bertara ezagutu eta harreman politikoak estutu eta bereziki aliantza feministak egiteko. Atentzioa eman digute azken aldian Kobanetik jasotzen ari garen emakume gerrilarien eta komandanteek irudiak baina aspaldian erabaki zuten Kurdistango emakumeek PKK gerrilan sartzea edota euren gerrila propioa ere sortzea. Errealitate horretara gerturatu gara Aurrekoetxearekin.