Abiadura Handiko Trenaren lanak direla eta, Tolosaldean azken hilabete eta asteetan izan diren gertakariak salatzeko asmoz, Tolosaldeko AHT Gelditu! Elkarlaneko kideek elkarretaratzea antolatu dute larunbaterako Tolosan, Triangulo plazan, eguerdiko 12:30tan. Honetaz guztiaz solastu dugu gaur, Maddi Sarasolarekin, Tolosaldeko AHT Gelditu! Ellkarlaneko kidearekin.