Jaurlaritzako osasun sailburu Jon Darponek aste honetan eman dituen datuek erakusten dute Hiesa oraindik errealitatea dela gurean, nahiz eta kutsatuen kopurua gutxitzen doan. 90. hamarkadan hiesak gurean izan zuen eragina, belaunaldi berriek duten ezjakintasunaz eta sexualitateari buruzko eztabaidaz gogoeta egin dugu tertulian Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin.