René Petit Esako urtegia egin zuen ingeniari frantsesak hasieratik ohartarazi zuen honen handitzeak ondorio kaltegarriak ekarriko zituela. Hala ere, proiektuak aurrera jarraitzen du eta lur zartadurak eta etxeen desjabetzak errealitate dira. Kaltetuek urteak daramatzate borrokan eta ondorio kaltegarri horiek agerian uzten dituen dokumentala gaur arratsaldean aurkeztuko dute Iruñako Golem zinemetan arratsaldeko 19:00etan eta iluntzeko 21:00etan. Iker Aramendia Yesa + No Lanak gelditu elkarteko kidearekin hitz egin dugu.