Galdakaotik bereiziko den edo ez erabakitzeko, herritarren 2.187 herritarrek hartu zuten parte Usansolo Herria plataformak antolatutako galdeketan. Horietatik 1.964k desanexioaren alde egin dute. Kontsultak ez du eragin juridikorik, baina antolatzaileak “oso harro” azaldu dira parte hartze mailarekin. Monica Mena, Usansolo Herria plataformako ordezkariarekin solastu dugu Kalegorrian.