Lehenik eta behin, Esan Erran irratiko esatari Josu Martirekin eta Halabedi irratiko Jon Aranbururekin hitz egin dugu, Ultzama eta Gasteiz aldeko berriez. Ondoren, Aitor Kaltzakorta eta Lander Arbelaitzekin emakumeenganako indarkeriaren aurkako egunaren harirako tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Bilbo Hiria irratiko lagunek Josu Larrinagari egin diote, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen harira kaleratzen diren boto intentzioaren inkestei buruz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herrian lehen sektoreak duen egoeraz. Amaitzeko, emakumeenganako indarkeriaren aurkako eguna izanik, piropoen eta erasoen artean dagoen muga lausoaren inguruko eguneko adierazpenak bildu ditugu.