a1817352545_10Anger taldearen Sute perfektua disko berriko kantu baten aurrerapena primizian egin digute gaur info7 irratian. Ruper Ordorikaren “Zaindu maite duzun hori” kantuaren bertsioa da hemen entzungai duzuna. Hamabost urteko ibilbidea duen talde arrasatearraren bosgarren lana da hau, Tolosako Bonbereneako estudioan Karlos Osinagarekin grabatutakoa. Hurrengo asteartean, abenduaren 2an, Kalegorrian (11:00) egingo diegun elkarrizketan emango dizkigute xehetasun gehiago.