Lekeitioko 37. Euskal Zine Bilera aurrera doa eta hitzordu garrantzitsua larunbatean izango dena. Lehen aldiz “Lekeitioko Berbaldia” izeneko jardunaldiak antolatu baitituzte eta “Zinema ikusi eta ulertu. Nola?” izeneko mahainguruan parte hartuko dute Begoña del Tesok, Mikel Garciak, Ane Muñozek edta Aitor Arregik. Azken bi hauekin gerturatu gara gaira. Ikusle bezala pelikula bat ikustean zeri erreparatzen dieten eta zine egile bezala pelikula bat egitean zer hartzen duten kontutan galdetu diegu.