Hazparnen gaur hasi den Zinegin zine festibala eta Lekeition ospatzen ari den Euskal Zine Bilera abiapuntu hartuta euskal zinemaz eta antzerkiaz gogoeta egin dugu Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. “Loreak” pelikularen arrakastak agerian utzi dituen gakoez, instituzioen politikez eta beste aritu gara.