Lehenik eta behin, Beleixe Irratiko esatari Alfredo Alvaroren eskutik Sakana aldeko kontuen berri izan dugu Ondoren, Itziar Arteaga eta Izar Mendigurenekin Barbie panpinaren alternatiba izan asmo duen Lammily panpinaren merkaturatzetik abitauta, umetako jostailuen erabilerak eraikuntza pertsonalean duten eraginaz tertulia egin dugu. Elkarrizketa, berriz, Iparra galdu baik plataformako kide eta Ibon Iparragirre preso politikoaren anai Jon Kirru Iparragirreri egin diogu, larriki gaixorik espetxean duen anaiaren egoeraz eta larunbatean preso gaixo larriak askatzeko Bilbon egingo den manifestazioaz. Amaitzeko, musika kontuetan murgildu gara, eta Halabedi irratiko esatari Jon Aranburuk Berri Txarrak taldeko kideei egindako elkarrizketa izan dugu entzungai.