Willis Drummond “Aio eta gero arte” deitu dio Willis Drummond taldeko kideek gaur iluntzean Hondarribiko Psilocyben gelan eskainiko duten kontzertuari. Pausa mugagabe baten beharra sentitu du taldeak “ideiak frexkatu eta buruak askatzeko” eta agur kontzertua izango da gaurkoa. Jurgi Ekiza (gitarra, ahotsa) eta Xan Bidegain (baxua) kideekin izan gara eta aurreratu digute gaurko kontzertua luzea izango dela eta gero jaiak Irungo Lakaxita gaztetxean jarraituko duela 01:00etatik aurrera. Psilocyben aretoan 20:00etan zabalduko dute txarteldegia sarrerak erosteko eta 21:30ean zabalduko dituzte ateak.