Abenduaren 1a, HIESarekin eta GIB birusarekin bizi diren pertsonak eta euren senitartekoak gogoan edukitzeko eguna bihurtu da. Gaiaz mintzatzeko Joseba Errekalde HIESaren kontra 20 urte daraman elkarteko kidea gonbidatu dugu. Errekaldek urte luze hauetan gauzak asko aldatu direla esan digu, ” GIBa hilkorra izatetik, kroniko bihurtzeraino”. Birusaren eraginez hildako guztiak izan ditu gogoan. Azken 15 urtetan kasu berrien igoerak ez direla asko aldatu aitortu du Errekaldek. Bere aburuz “Ohitu egin gara GIBarekin, beldurra galdu da hilkorra ez izatearekin, errespetua galdu zaio”. Hori bai, garrantzitsuena prebentzioa dela argi du Harri Beltzako kideak.