60 minutuko metal mainxtreem bilduma berri bat prestatu du Burdinola irratsaioak. Nazioartetik Mors Principium Est, Striker, Bloodbath eta Unisonic taldeen berriena eskainiko dute. Euskal Herritik, berriz, Mitosia taldearen “Tabula Rasa” diskoa nabarmendu, eta In Loving Memory zein Evil Killer banden berriena estreinatu da.