Euskal Herri euskalduna erdiestea helburu jaio zen orain 35 urte Euskal Herrian Euskaraz (E.H.E.) herri mugimendua. Hasierako aldarrikapen hark gaurkotasuna izaten jarraitzen duen arren, bertako kideek argi dute elkartea desagertzeko bokazioarekin jaio zela. Euskararen normalizazioa oraindik urrun dago ordea, eta bide horretan garaietara egokitu eta barne prozesuari ekin dio elkarteak, erronka nagusiak aztertzeko.  Nestor Esteban E.H.E eko kide den eta duela 35 urte herri mugimendu honen sorreran aritu zen Karmele Aierberekin aritu gara solasean.