Anuntxi Arana antropologoak jasoko du Durangoko Azokako Argizaiola saria larunbatean egingo den ekitaldian. Antropologo bezala euskal mitologian egin ditu bere ikerlan nagusiak baina horrez gainera, AEKko irakasle, EHEko kide eta Bortizkeria sexisten aurkako kolektibo feministan ere aritutakoa da. Bere lanaz eta kezkez galdetu diogu.