Gaur tertulian Goizeder Taberna kazetaria eta Olatz Dañobeitia Joxemi Zumalabeko kidea izan ditugu. Lehenik eta behin Ziburuko Kaskarotenia ikastolara begira jarri gara, isuna igo ez baina eguneko 100 euro ordaintzen jarraitu beharko dutela eta. Segidan, hezkuntzan eta sexu aniztasunean sakondu dugu Jaurlaritzak Bizkaiko eta Gipuzkoako nerabeen artean egin duten inkesta baten harira. Emaitzek diote gaztetxoek jarrera positiboa agertzen dutela sexu aniztasunaren inguruan baina gehienek onartzen dute jokabide homofoboen lekuko izan direla.