Durangoko Azoka 2 AutoEkoizleen plaza Autoekoitzitako lanek txoko berri bat izango dute aurtengo Durangoko azokan, AutoEkoizleen plaza deiturikoa eta jasotako eskaeren ondorioz Gerediaga elkarteak martxan jarri duena. 16 sorkuntza (musika zein literatura) topa daitezke bertan. Guk Angel Gallo idazlearekin (“Bambú”, “Samba”) eta Jokin Erkoreka “Haxotz” taldeko kidearekin hitz egin dugu.