Asteburu luze eta euritsuan askok topatu dute babesa euskal kulturaren plazan, Durangoko azokan. “Emaitzek berresten dute azokaren eredua” adierazi dute antolatzaileek egindako lehen balorazioan. Azokaren garapenaz, aurtengo berrikuntzez, izaera estrategikoaz eta euskal kulturak urteko gainerako egunetan ere plazan jarrai dezan landu beharreko alorrez gogoeta egin dugu Ariane Kamio Garako kultura kazetariarekin eta Gotzon Barandiaran kultur eragilearekin.