Gaurko irratien tartean, Esan Erran irratiko esatari eta Pulunbe aldizkariko kazetari Josu Martirekin hitz egin dugu, Belate babes bereziko ingurune izendatu izanaz. Ondoren, Bilbo Hiria irratiko esatari Mieltxo Monfortek Jabi Zabala eta Xabier Monasteriorekin atzo amaitutako Durangoko azokaren balorazioa egin du. Elkarrizketa, berriz, SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiarani egin diogu, ostiralean aurkeztu zuten 2013ko Espainiako arrazismo kasuen inguruko txostenaz. Ondoren, gizarte eta ekonomia kontuetan murgildu gara, eta Gaindegiako koordinatzaile Imanol Esnaolarekin hitz egin dugu Euskal Herrian goi mailako formazioak duen egoeraz. Amaitzeko, Zumaiako Ernaiko kideek abian jarritako Gu gara giltza dinamikaren inguruko elkarrizketa egin dute, Arraio irratiko lagunek.