saioa“Jostorratzak dantzan ditugu! Euskal Herriaren burujabetza feministarantz” lelopean larunbat honetan egingo dira Ondarrun Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak, Euskal Herriko Bilgune Feministak antolatuta.  2002an egindako plan estrategikoa garai berrietara egokitu beharra ikusten dute Euskal Herria aldatu delako, feminismoak aldatu direlako eta patriarkatuak forma berriak hartu dituelako. Burujabetza feminista helburu hartuta jarduna egokitzeko hausnarketa partekatu nahi dute Euskal Feminismoan dabiltzan emakume guztiekin. Hortik, larunbaterako gonbitea. Informazio guztia 2014topaketafeministak.net-en topa daiteke. Saiora Iraola Bilgune Feministako kideak egin digu aurrerapena.