Gaurkoa Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna izanik, Etxeratek dispertsioaren aurkako zapi kateakosatuko ditu Baionan, Iruñean eta Gasteizen. Arabako hiriburuan zapi katerik luzeena izango da, Fray Francisco de Vitoria pasealekuan dagoen Espainiako Gobernuko Ordezkaritzatik hasi, Ajuria Enea aurretik igaro eta Legebiltzarreraino iritsiko baita. Etxerat elkarteko Iñaki Landak azaldu dizkigu gaurko “zapi-kateen” helburuak eta esanahia.