Lehenik eta behin, Gure irratiko esatari Ihintza Arrietaren eskutik Lapurdi aldeko kontuen berri izan dugu: abokatuen greba; Julen Mujika euskal preso politikoaren egoera; eta Parisek diesel autoei ezarri asmo dien zerga berriari buruzko kontuak ekarri dizkigu Arrietak. Ondoren, Argia astekariko zuzendari Estitxu Eizagirre batu zaigu, eta aste honetako alearen aurrerapena egin digu. Elkarrizketa, berriz, Halabedi irratiko Jon Aranburuk Julen eta Iñigori egin die, TTIP Merkataritzari eta inbertsioei buruzko Itun Transatlantikoaz. Komunikazioari zabaltzen diogun tartean, Xabier Landabidearekin streaming-az aritu gara. Amaitzeko, Bilbo HIriako Mieltxo Monfortek Agus Perez kritikariari egindako elkarrizketari esker, Bizkaiko hiriburuan izan diren eta izango diren antzerki eta dantza emanaldien berri izan dugu.