Kalean alkohola edatea eta elkarte pribatuetan erretzea debekatu nahi duen Jaurlaritzaren lege proiektua aipatuz abiatu dugu tertulia Ixabel Etxeberria irakaslearekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin. Berriki “Navajas” txostenaz Gara egunkariak ateratako informazioen harira, drogen kontsumoak Euskal Herriko gatazka politikoarekin izan duen eta izan dezaken loturaz ere hausnartu dugu. Gaur egungo pilula eta bestelako drogek heroinak izan zuen funtzio bera dute euskal gazteengan? Drogen debekuak errealitatea aldatu ala estali egiten du? Drogen kontsumoak azaleratzen ditu jendarteko beharrak eta hutsuneak?