GATIBU 2 “Txarrari aurpegi ona jarriz” hala datoz beste behin ere Gatibuko lagunak Euritan dantzan disko berriarekin dantzarako gonbitea eginez. Durangoko azokan izandako arrakastaren ondoren zuzenekoetarako gogoz datoz, larunbatean joko dute Viana Rock-en. Mikel Caballero baxua eta Alex Sardui abeslaria etorri zaizkigu estudiora beraien lan berria aurkeztera.