Gune egonkor bat trantsizio, iraultza, Estatu feminista pentsatzeko eta nola eraiki adosteko, aliantzen beharra, kontraboteretik boterera igarotzea, autoritatea izatea…horiek larunbatean Ondarrun egin ziren Emakume Abertzaleen VI. Topaketa Feministetan atera ziren zenbait ondorio. Horien jiran aritu gara gaur tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Arantza Santesteban historialariarekin. Aldebakartasunaren bideari ekin izana eta Euskal feminismoaren potentzialitatea izan dira atera diren bi ideia nagusi.