Gizakia Herritar-Paris 365 fundazioa irabazi asmorik gabeko erakunde nafarra da, trasbertsala eta akonfesionala. Aktibismoa oinarri, okerren bizi diren lagunei bizi baldintzak hobetzearen alde ari dira lanean eta horretarako hainbat zerbitzu eskaintzen dituzte, Iruñako alda zaharrean dagoen jantoki solidarioa da horien artean ezagunena. 50 zentimoren truke ematen dute bazkaltzen eta afaltzen; 1.093 lagun gerturatu dira urte batean. Beharrak handiak direla eta administraziotik behar bezala erantzuten ez dela ikusirik orain bost urte abiatu zuten bidea. Azken urteetan eskaerak eta beharrak handitu direla ikusi dute bertako langile eta boluntarioek. Saioa Zabalza langilearekin hitz egin dugu guk.