Itsas kultur faktoria izena jarri izana ez da kasualitatea. Izan ere, Albaola lanerako gunea da eta San Juan Baleontziaren erreplika eraikitzen ari diren arotzak bertan ari dira lanean eta gerturatzen denak zuzenean ikus ditzake. Profesional, boluntario eta praktiketan ari diren ikasleak aritzen dira tailerrean. Bertako arduradun Markos Sistiaga gerturatu da gurera.